Egin
beharreko bidea
Loiola, eta gehiago; San Inazioren Bidea Azpeitian
Ezagutu ibilbidea
“Loiola gehiago” zailtasun ertain-txikiko ibilbide zirkularra da, Azpeitia ingurutik igarotzen dena. Loiolako San Inazio ospetsuaren bidez, elkarri lotuta dauden guneetatik igarotzen da; natura, kultura eta espiritualtasuna batzen dituen ibilbide tematikoa osatuz. Lau mugarri nagusiak hauek dira: Madalenako Ospitalea (ibilbidearen hasiera- eta amaiera-tokia), Egibar baserria, Loiolako santutegia eta Oñatz auzoa, guztira 13,6 kilometroko ibilbidea.
Aipatutako lekuak erraz ezagut daitezke; izan ere, mendi-ibiltariak San Inazioren silueta irudikatzen duen totem bat aurkituko du bakoitzean. Totem bakoitzak ibilbidearen informazio praktikoa dauka: kokapena eta distantziak, San Inaziok gune horrekin duen loturari buruzko informazio historikoa eta gida espiritual laburra – Inaziotar espiritualtasunean pixka bat sakontzen lagunduko dizuna-.
Natura (gorputza), kultura (burua) eta espiritualtasuna (espiritua) uztartzen dituen ibilbidea da.