Loiola eta gehiago; San Inazio Bidea Azpeitian

Barnekotasuna

Bitakora hau zuretzat da, ibilbidean eta ibilbidearen ondoren ere goza dezazun. Eta ibilbidean zehar behar duzun guztia eskura izan dezazun, eta, horrela, esperientzia osoagoa bizi dezazun.
Eskaini denbora eta murgildu Loiolako San Inazioren bizitzan. Ezagutu haren pertsona eta espiritualtasuna, ingurunea, natura eta inguruko ondarea.
Ibilbide honek nor zaren gehiago ezagutzeko aukera emango dizu (baita bisitatzen ari zaren lekuak ere). Horrela, bizitzen zoazena sentitzeko eta barneratzeko, eta zure hoberena eskaini ahal izateko.

Hurrengo orrialdeetan, San Inazioren bizitzaren eta eraldaketa-prozesuaren alderdiak banan-banan sakondu ahal izango dituzu ibilbideko puntu bakoitzean. Utzi eramaten eta sentitu une bakoitzean zure gorputzak eta buruak behar dutena, eta idatzi orri hauetan.

Zure presentzia besterik behar ez duen tresna da bitakora hau. Irakurri, idatzi, marraztu, argazkia atera eta hausnartu. Egizu bidaia hau, zure bidaia. Bizi ezazu “Loiola gehiago” eta “Pertsona Inazioren bidean” saioen esperientzia.

Egin bidea ZUREA eta IREKI zure bihotz, buru eta arima!