Loiola eta gehiago; San Inazio Bidea Azpeitian

Loiola, eta gehiago; San Inazioren Bidea Azpeitian

“Ibilbide honek Loiolako San Inaziorekin lotutako guneak biltzen ditu bere jaioterrian, Azpeitian, kultura, natura eta Inaziotar espiritualtasuna batzen dituen ibilbide tematikoa osatuz.”

Ezagutu ibilbidea

“Loiola gehiago” zailtasun ertain-txikiko ibilbide zirkularra da, Azpeitia ingurutik igarotzen dena. Loiolako San Inazio ospetsuaren bidez, elkarri lotuta dauden guneetatik igarotzen da; natura, kultura eta espiritualtasuna batzen dituen ibilbide tematikoa osatuz. Lau mugarri nagusiak hauek dira: Madalenako Ospitalea (ibilbidearen hasiera- eta amaiera-tokia), Egibar baserria, Loiolako santutegia eta Oñatz auzoa, guztira 13,6 kilometroko ibilbidea.

Aipatutako lekuak erraz ezagut daitezke; izan ere, mendi-ibiltariak San Inazioren silueta irudikatzen duen totem bat aurkituko du bakoitzean. Totem bakoitzak ibilbidearen informazio praktikoa dauka: kokapena eta distantziak, San Inaziok gune horrekin duen loturari buruzko informazio historikoa eta gida espiritual laburra – Inaziotar espiritualtasunean pixka bat sakontzen lagunduko dizuna-.

Natura (gorputza), kultura (burua) eta espiritualtasuna (espiritua) uztartzen dituen ibilbidea da.